
Trenera igo…
eta parte hartu!


Plazaola Partzuergoako argi du zonaldeko turismoak kalitate proiektuak behar dituela oinarrian ohiko turismotik bereizteko. Horregatik, bere proiektuak gauzatzeko nahitaezkoa du zonaldeko herritar eta eragileen iritzia eta ustea jasotzea, enpresari elkarte eta udaletxeen bitartez jasotzen dutena, eta Partzuergoaren baitako interes-taldeak inplikatzea.
Hauek dira Plazaola Turismo Partzuergoaren helburuak:
- Zonaldeko turismo-garapena planifikatu, kudeatu eta bultzatzea; Partzuergoaren zonaldeko baliabide turistikoak kudeatzea.
- Turismorako zerbitzu eta azpiegiturak sortzeko, behar diren mantentze eta berritze lanak egoki egin daitezen zaindu.
- Turismorako proposamenak koordinatu, dela arlo pribatukoak, dela publikokoak.
- Eskualdearen izaera eta ingurunea errespetatuko duen turismoa egiteko behar diren analisiak egitea; horretarako onura hori erabiltzeko arauak ere proposatuko ditu.
- Bere esparruko jarduera eta inbertsioetarako baliabide ekonomikoak adostu, bai ekimen pribatuetan, bai publikoetan lan eginez.


2022-2030 PLAN ESTRATEGIKOA
Plazaola Turismo Partzuergoaren 2022-2030 Plan Estrategikoa egiteko beharra ikusi dute bertako ordezkariek. Plan Estrategikoaren lanketa zonaldeko zein inguruko herrietako toki erakunde, herritar, eragile eta sektoreetako kideen partaidetzarekin egin nahi da, elkarlana eta partaidetza baitira hasiera hasieratik Plazaolaren ardatz nagusietakoak.


PARTAIDETZA PROZESUAREN HELBURU NAGUSIAK
Egitasmo honek bi helburu nagusi ditu:
- Plazaola Turismo Patzuergoaren turismo eredua adostu eta eredu horren baitan Plazaola Turismo Partzuergoaren 2022-2030 Plan Estrategikoa idaztea.
- Plazaola Patzuergoa sendotzea bazkide berrien inkorporazioaren bidez.
Beste helburu batzuk
- Plazaola Turismo Partzuergoaren kudeaketa eta gobernantza eredua definitzeko hausnarketa prozesua abiatzea, erakundearen eta bere interes taldeen parte hartzea sustatuz eta entzute eta kontrasterako mekanismoak jarriz.
- Hausnarketa prozesuan Plazaolako eragin eremuko eta interesekotzat jotako bestelako tokiko erakundeen, sektoreetako kide eta ordezkarien, partzuergoaren langileen eta eskualdeko herritarren parte hartzea sustatzea.
- Plazaola Turismo Partzuergoak 2022-2030 epealdirako izanen dituen erronka eta lan-lerro estrategikoak eta helburuak diseinatu eta definitzea.
- Zehaztutako helburuei erantzunen dioten proposamen zehatzak definitu eta zehaztea.
- Plangintza, ebaluazioa eta kontu-ematea indartuko dituen planaren gobernantza eredua zehaztea.
- Plazaola Turismo Partzuergoa eta partaidetza prozesu hau gizarteratzea.
- Plazaola Turismo Partzuergoaren irudia indartzea eta ahalduntzea.
Zeharkako beste helburu batzuk
- Plazaolaren baitako interes taldeak ahaldundu eta inplikatzea Partzuergoaren intereseko gaien inguruko diagnostikoa partekatua egin eta eskualdeko beharrentzako irtenbidea elkarrekin eraikitzeko.
- Herritarren partaidetzaren aldeko heziketa, sentsibilizazioa, prestakuntza eta komunikazioa bideratzea.
- Inklusio eta berdintasun maila handitzea eragile nagusiak inplikatuz eta eskualdearen garapenean parte hartzeko duten gaitasuna indartuz.
- Nazio Batzuen garapen Iraunkorrerako Helburuen 2030 agendarekin lotura egitea.

BIDEOAK

DOKUMENTUAK
Proiektoaren oinarriak
Pdf-a ikusi »»
Partaidetza prozesuaren proposamena
Pdf-a ikusi »»
Tailerrak eta formakuntza-Otsaila-2021
Pdf-a ikusi »»
Lan-saioen txostena
Pdf-a ikusi »»
