Seleccionar página

Gure Lurraldea.

Gure eredua.

Turismoa

Plazaolan

eta

Mendialdean

Plazaola Partzuergoak argi du zonaldeko turismoak kalitatezko proiektuak behar dituela oinarrian ohiko turismotik bereizteko, gaur egungo beharretara egokitzeko eta estrategia berriak sustatzeko. Horretarako, bere proiektuak gauzatzeko nahitaezkoa du zonaldeko herritar eta
eragileen iritzia eta ustea jasotzea
.

"

ZERGATIK?

Turismoa, gure lurraldeko ekonomiaren ardatz garrantzitsu bihurtzen ari da. Arrazoi desberdinengatik, inflexio-une baten aurrean gaude. Garai berrietara eta, batez ere, gure behar eta kezketara egokitutako turismo estrategia definitzeko unea da.

"

ZER PROPOSATZEN DUGU?

Parte hartzeko prozesu zabal bat, gai hauek zehaztuko dituena:
• Egungo egoera: ANALISIA eta DIAGNOSTIKOA
• Gure zonalderako EREDU TURISTIKOA.
• Datozen urterarako ESTRATEGIA TURISTIKOA eta LAN-ILDO NAGUSIAK.
• 2022-2025 TURISMO PLANAren oinarriak.

"

NORI ZUZENDUTA?

Eragile turistiko eta ez turistikoei; eragile publiko eta pribatuei; Plazaola Partzuergoko kidei eta kide ez direnei; zonaldeko eragilei eta gure euskualdeko turismoarekin lotura duten kanpoko eragilei; herritar guztiei.

2022-2025 PLAN ESTRATEGIKOA

Datozen urteei begirako Plan Estrategikoa zehazteko bidea abiatu du Plazaolako Turismo Partzuergoak. Turismoa zonaldearen garapen ekonomikorako motor moduan lantzeko, zonaldeak berak dituen bereizgarriak balioan jartzeko eta zonaldearen kohesiorako ikuspegiarekin garatzeko helburu nagusiarekin.

Badira gure zonaldeko turismoaren inguruan adostu eta eztabaidatu beharreko hainbat gai; hala nola, Plazaolako Partzuergoa eta, hedaduraz, gure lurraldeko turismo-gobernantza indartzea, eskualdearen ikuspegia zabalduz Plazaolatik Mendialdera pasatzea, kide berriak erakartzea (tokiko erakundeak zein pribatuak), zein turismo eredu eta balio sustatu nahi ditugun berrikustea, etorkizunera begirako erronka eta lan-ildo nagusiak identifikatzea, turistikoki posizionamendua indartzeko eta kalitatezko zerbitzu eskaintza erakargarria osatzeko estrategiak definitzea, etab.

Turismoaren izaera transbertsalarekin bat eginez, Plan Estrategikoaren lanketa zonaldeko zein inguruko herrietako toki erakunde, herritar, eragile eta sektoreetako kideen partaidetzarekin egin nahi da, elkarlana eta partaidetza baitira hasiera hasieratik Plazaolaren ardatz nagusietakoak.

Horrela, epe luzera (2022-2030) plan estrategikoa egiteko beharra luzatzen du Partzuergoak, epe motz eta ertainera, ekintza plana egiten lagunduko diguna.

PARTAIDETZA: HELBURUAK ETA TRESNAK

Parte hartzeko prozesu honen bitartez, eragile, kolektibo, erakunde, herritar eta abarren ekarpenak eta iritziak bildu nahi ditugu, ondorengo helburu hauekin:

  • Mendialdeako lurralderako EREDU TURISTIKOA definitzea.
  • Datozen urtetarako ESTRATEGIA TURISTIKOA eta LAN-ILDO NAGUSIAK finkatzea.

 

Nagusiki honako tresna hauek erabiliko dira afera honetan:

  • Saio presentzialak: hiru saio presentzial (Larraun, Jaunsarats, Leitza), gonbidatutako zonaldeko eragile ugarirekin, eta gure inguruko turismoarekin zerikusia duten kanpoko beste eragile batzuekin.
  • On lineko partaidetza: formulario baten bidez, Plazaola Partzuergo Turistikoaren web orrialdean, ekarpenak egiteko aukera zabala.

Tarteka, proiektuaren Talde Teknikoa eta Talde Motorra ere osatu dira, EMUN aholkularitza-enpresarekin batera proiektua bera eta partaidetza bideratzeko eta lantzeko.

plazaola@plazaola.org helbidea eskuragarri dago edozein kontsulta, zalantza, ekarpen eta abarretarako.

 

GALDETEGIA

Zure laguntza funtsezkoa da.

Horregatik, on-line formulario bat egin dugu, zure iritzia ezagutzeko eta zure ekarpenak jasotzeko.

Anima zaitez eta parte hartu!

Hauek dira Plazaola Turismo Partzuergoaren helburuak:

  • Zonaldeko turismo-garapena planifikatu, kudeatu eta bultzatzea; Partzuergoaren zonaldeko baliabide turistikoak kudeatzea.
  • Turismorako zerbitzu eta azpiegiturak sortzeko, behar diren mantentze eta berritze lanak egoki egin daitezen zaindu.
  • Turismorako proposamenak koordinatu, dela arlo pribatukoak, dela publikokoak.
  • Eskualdearen izaera eta ingurunea errespetatuko duen turismoa egiteko behar diren analisiak egitea; horretarako onura hori erabiltzeko arauak ere proposatuko ditu.
  • Bere esparruko jarduera eta inbertsioetarako baliabide ekonomikoak adostu, bai ekimen pribatuetan, bai publikoetan lan eginez.

Plazaola Partzuergo Turistikoa

telefonoa

948 507 205

Posta Elektronikoa

plazaola@plazaola.org

Helbidea

Plazaola 21
31810 Lekunberri